Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) 10. artikulua betetze aldera, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak:
- Enpresaren izena: KREA
- Izen soziala: KREA COMUNICACIÓN S.L.
- IFZ: B95135075
- Helbidea: JOSE LUIS GOIOAGA 32, 2.a 209 departamentua. 48950 – ERANDIO (BIZKAIA)
- Telefono-zenbakia: 944675095
- Helbide elektronikoa: krea@krea.eus
WEB-ORRIAREN HELBURUA
krea.eus web-orriaren helburua Krearen lana ezaguraztea da. Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) krea.eus webgunearen erabilera arautzen du. Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) krea.eus webgunearen erabilera arautzen du.
LEGERIA
Oro har, KREAren eta webgune honetan erabilgarri dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako indarreko legeriari eta jurisdikzioari jarraituko diete.
ERABILERA ETA ERABILTZAILEEN SARBIDEA
Erabiltzaileak jakin eta onartu behar du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, KREA edo bere delegazioren batekin merkataritza-harreman bat hastea.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webguneen, horien diseinu grafikoaren eta kodeen edukien jabetza intelektualeko eskubideak KREArenak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo webguneen edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera gauzatzea, baita iturriak aipatzen badira ere, KREAk idatzizko baimena eman ezean.
WEBGUNEAREN EDUKIA ETA ESTEKAK (LINKAK)
KREAk bere webguneetan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea izango du; horrez gain, informazio hori ikusteko baimena muga edo ken diezaieke erabiltzaile jakin batzuei.
KREAk ez du bere gain hartzen bere jabetzako edozein webgunetako “link” edo esteken bidez ikus daitezkeen hirugarrenen webguneetan dagoen informazioaren gaineko erantzukizunik. KREAren webguneetan dauden “link” edo esteken helburu bakarra informazio ematea da, eta ez du esan nahi KREAk horiei loturiko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten duenik.
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK
KREAk webgunearen bidez eskaintzen dituen zenbait zerbitzutara sartzeko, izaera pertsonaleko datu batzuk eman beharko dituzu. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenak, xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu formulario hauek betez gero zure datu pertsonalak KREAren fitxategietan sartu eta tratatuko direla, gure zerbitzuak eskaintzeko eta webgunearen hobekuntzen berri emateko xedez. Era berean, gogorarazten dizugu zure datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, ezeztatzeko, aurka egiteko eta lekualdatzeko eskubidea duzula, doan, krea@krea.eus posta elektronikora edo JOSE LUIS GOIOAGA 32, 2.a 209 departamentua. 48950 – ERANDIO (BIZKAIA) helbidera idatzita.